Ekin diezaiogun lanari!!

Urria 17, 2006 | Egilea: ikastola

Ongi etorri blog berri honetara. 2007. urtean gure Ikastolak 40 urte beteko ditu, eta aitzaki horrekin egitarau oparo bat antolatu nahi degu. Asmo guzti horiek aurrera emateko batzorde bat osatu nahi da, eta komunikabideen bitartez zabalduko degu lehen bilerarako data.

Hala eta guztiz ere, argazki bilduma handi bat egin nahi degu eta beraz hor gordeta dituzuen aspaldiko argazki horiek ikastolako idazkaritzara ekartzea eskertuko genizueke, skaneatu ondoren berehala itzuliko dizkizuguelarik. Ikastolara etorri beharrean, emailez ere bidali ditzazkezu edo blog honetan txertatu.

Laister arte!!


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5